Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pisano, Nicola

edo Niccolo. Italiar eskultorea eta arkitektoa, Giovanniren aita (Pisa, 1220 - Pisa, 1283). Frederiko II.aren gorteko artegileekin egin zituen ikasketak, Erroma klasikoko moldeei jarraituz, eta Toskanara joan zenean arte erromanikoaren estiloaren aldeko jarreraren aitzindari bihurtu zen eskualde hartan. Pisako bataiategiko pulpitua da eskultorearen obrarik aipagarriena. Berak egin zituen, halaber, Sienako katedraleko pulpitua (1265-1268), Boloniako Santo Domingo elizakoa eta Perugiako iturri nagusiko erliebeak.