Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piranesi, Giambattista

Italiar arkitektoa eta grabatzailea (Mogliano di Mestre, Veneziatik hurbil, 1720 - Erroma, 1778). Venezian eta Erroman egin zituen arkitekturako eta pinturako ikasketak. 1743an itzuli zen Veneziara, eta han akuafortea landu zuen batez ere. Neurri handiko 2.000 koadrotik gora pintatu bide zituen; horietariko ia 1.000 koadrok egilearen sinadura daramate. 1745ean Erroman hartu zuen bizilekua eta Espetxeak eta Erroma zaharreko ikuspegiak serie ospetsuak pintatu zituen 1764. urtera bitartean. Ondoren pintatu zuen Paestum-eko ikuspegiak seriea (1778). Arkitekturari dagokionez, Aventinoko Santa Maria Prioretxekoa eliza barrokoaren berritze lanetan jardun zuen (1764-1765).