Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pinpino

iz. Zool. Esziliorrinidoen familiako arraina, itxuraz katuarrainaren antzekoa, neurriz hura baino txikixeagoa, 70 cm inguru luzea (Galeus melastomus). Pinpirin eta pinpiro izenez ere ezagutzen da. Gorputza luzarana du, eta isatsaldea gora okertua. Kolorez marroixka izaten da bizkarraldean eta zurixka sabelaldean. Atlantiko itsasoaren ekialdean eta Mediterraneo itsasoko mendebalean bizi da. Arrainak, oskoldunak eta soinberak jaten ditu.