Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Phalke, Dhundiraj Govind

Indiar zinemagilea (Delhi Berria, 1870 - Nasik, 1944). Dadasaheb (Gizon Handia) ezizenez ezaguna zen. Indiako zinemaren argitaratzailea dela esan ohi da. Argazkilari, grabatzaile eta editorea zen; sorreratik bertatik liluratu zuen zinemak. Frantzian eta Ingalaterran ikasi eta Indiara eraman zuen zinema egiteko behar zuen tresneria guztia. Hala egin ahal izan zuen Raja Harishchandra (1913, Harishtxandra Erregea), Indiako lehen filma. Historia gaiezko film ugari ekoiztu eta zuzendu zituen zinema mutuaren aroan. Zinema ahostuna asmatzearekin utzi zuen zinema, eta haren lanak ahaztu eta galdu ziren, baina denek aitortzen diote Indiako zinemagintzaren aitzindari izatea.