Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pflimlin, Pierre

Frantses politikaria (Roubaix, 1907 - Estrasburgo, 2000). M.R.P. (Mouvement Républicain Populaire) higikundeko diputatu izan zen 1946-1967 urteetan, eta sei aldiz ministro 1947-1958 bitartean. MRPko lehendakari izan zen 1956-1959 urteetan, eta Kontseiluko lehendakari izendatu zuten 1958an. De Gaulleri utzi zion kargua Aljeriako krisiaren garaian; hark Estatuko ministro izendatu zuen (1958-1959). Europako Kontseiluko Kontsultarako Biltzarreko lehendakari izan zen 1963-1966 urteetan, eta Europako Parlamentuko lehendakari 1984-1987 bitartean.