Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pham Hung

Vietnamdar politikaria (Vinh Long-eko herrialdean, 1912 - Hanoi, 1988). Indotxinako Alderdi Komunista sortu zuen 1930. urtean, baina frantsesek atxilotu eta espetxean eduki zuten 15 urtez. Indotxinako askatasunaren aldeko borrokan sartu zen ondoren eta Hego Vietnamgo Alderdi Iraultzaileko Idazkari Nagusi hautatu zuten (1962-1975). Vietnam batuko Lehen Ministro orde hautatu zuten 1976. urtean, eta Barne Arazoetarako ministro 1980an. Pham Van Dong gobernu buruaren lekua hartu zuen 1987an.