Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pham Van Dong

Vietnamdar politikaria (Quang Nam, 1906 - Hanoi, 2000). Ho Chi Minh-en laguntzailea izan zen. Indotxinako Alderdi Komunistako kide izan zen, eta Vietminh higikunde politikoa bultzatu zuen (1941). Ipar Vietnamgo Lehen Ministro izan zen 1955-1976. urteetan. 1976an, Vietnamgo batasunaren ondoren, estatu berriko Lehen Ministro izendatu zuten (1976-1986). 1979an, Pham Van Dong-en gidaritzapean inbaditu zuten vietnamdarrek Kanbodia. 1987tik aurrera polikatik aldenduta bizi izan zen.