Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petronila, santua

Erromatar birjina eta martiria (I. mendea). Elezaharraren arabera San Petriren alaba zen, espirituala edo egiazkoa; hark kristautu omen zuen. Sukarra sendatzeko ahalmena zuen. Haren izena du Erromako katakonbetako hilerri batek.  v Jaieguna, maiatzaren 31.