Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petronila

Aragoiko erregina 1137-1174 urteetan (1136-1174) eta Bartzelonako kondesa 1150-1174 urteetan. Ramiro II.aren alaba zen. Bartzelonako konde Ramon Berenguer IV.arekin ezkonarazi zuten, Aragoiko erreinuaren eta Kataluniaren arteko batasun politikoa segurtatzeko. Aragoiko erregina titulua zuen Petronilak, nahiz eta erreinu honen jabe ez izan eta haren gobernuan parterik ez hartu, Ramiro II.ak bere suhiari utzi baitzion erreinua. Bere seme Alfontso II.ari utzi zion kargua 1164an.