Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petilla de Aragon

Nafarroako udalerria, Zaragozako probintzian dagoena (Zangozako merindadea). Garaiera, 842 m. 28,26 km2 eta 61 biztanle (petillarrak). Petilla eta Bastanes herriguneek osatzen dute. Hizkuntza, gaztelania. Onsella ibaia igarotzen da udalerritik. Nekazaritza (garia, garagarra, bazka landareak, ardi azienda; langileen % 50) eta zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak; langileen % 39) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da XIII. mendeko San Millango eliza gotikoa.  v Historia. X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Petilla de Aragon. Aragoiko erreinuaren mende egon zen herria XI. eta XII. mendeetan, baina XIII. mendearen hasieran Nafarroako erreinuaren mende gelditu zen, baita Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenean ere (1512). XVIII. mendeko Erregetzarako gerraren ondorioz kalte handiak pairatu zituzten petillarrek.