Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peterborough-eko kondea

(Charles Mordaunt). Ingeles jenerala (?, 1658 - Lisboa, 1735). Oste ingelesen buruzagi nagusia izan zen Espainiako erregetzarako gerra garaian; arrakasta handiz defenditu zuen Bartzelonako hiria, baina ezin izan zuen oste austriarrekin adostu. Tory alderdiko buruzagietako bat izan zen ondoren.