Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petit, Alexis Thérèse

Frantses fisikaria (Vesoul, 1791 - Paris, 1820). Fisikako irakaslea izan zen Parisko eskola politeknikoan. Pierre Louis Dulong frantses fisikariarekin lan egin zuen eta harekin batera zilarbiziaren dilatazio absolutua zehazteko metodo bat asmatu zuten. 1819an, Dulong-ekin egin zituen neurketen ondoren, bien izena daraman legea azaldu zuen. ik. Dulong.