Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petit, Roland

Frantses dantzaria eta koreografoa (Villemomble, Seine-Saint-Denis, 1924). Parisko Operako ballet eskolan ikasi zuen dantzan eta 1940. urtean hango taldean sartu zen. Baina 1944. urtean taldea utzi zuen eta 1945ean Les Ballets des Champs-Elysées sortu zuen, eta dantzari nagusi, ballet maisu eta koreografo izan zen 1947. urtea arte. 1948. urtean Roland Petit-en Ballets de Paris taldea sortu zuen, eta Europa osoan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen. Geroago, 1970ean, Parisko Operako balleteko zuzendari izan zen, Parisko Kasinokoa (1970), eta Marseillako Balletekoa (1972). Petiten koreografia lanek akrobazia zailak dituzte, eta antzerkiaz, mimo dantzaz eta noizean behin kantuaz aberastuak dira; eguneroko tresnak ere erabiltzen ditu, zigarroak eta telefonoak, adibidez. Petit-en koreografia aipagarriak dira: Carmen (1949); Diamante jalea (1950); Bergerac-eko Cyrano (1959); Parisko Notre-Dame (1965); Turangalila (1968); Peleas eta Melisande (1969); Piztu izarrak (1972); Arrosa ondoezik (1973); Coppélia (1975), bertsio berria, eta Operako Mamua (1980).