Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pesaro

(Lat. Pisarum). Italiako ipar-ekialdeko hiria eta portua, Pesaro eta Urbino herrialdeko (2.893 km2 eta 329.153 biztanle) hiriburua, Marcheko lurraldean, Itsaso Adriatikoaren ertzean, Foglia ibaiaren bokalean. 90.579 biztanle. Apezpiku egoitza. Duke jauregia (XV. mendea); katedral erromanikoa; arkeologia museoa. Bainuetxea. Sufre findegiak, mekanika industria eta ehungintza. Oso ezagun egin zen mundu osoan Pesaroko zeramika.  v Historia. Pisarum izena zuen antzina. Kolonia erromatarra izan zen (184). 1285-1445 bitartean Malatesta familiaren eskuetan egon zen hiria, eta urte hartan Sforza familiak erosi zuen. G. Rossiniren sorterria da; Liceo Musicale Rossini sortu zuen bertan musikagile honek.