Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pescennio Niger

(Lat. Caius Pescennius Niger). Erromatar jenerala (Akino, 135 - Eufrates ibaia, 195). Siriako gobernari izan zen, eta bere soldaduek enperadore izendatu zuten Pertinax hil ondoren. Septimio Severok garaitu zuen Issosen (194).