Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peruzzi, Baldassare Tommaso

Italiar margolari eta arkitektoa (Siena, 1481 - Erroma, 1536). Pinturicchiorekin lan egin zuen Sienan, eta 1503an Erromara joan zen. Pinturan Sienako katedraleko S. Giovanni kaperako freskoak egin zituen. 1508tik aurrera arkitektura lanetan jardun zuen batez ere: Villa Farnesina etxea eraiki zuen Erroman (1508-1511 bitartean). Rafael hil ondoren (1520), Erromako San Pedroko obrak egiteko lana eman zioten. Erromako Massimo alle Colonneko jauregia (1532-1536) eraiki zuen, halaber. Manierismoa bultzatu zuen Erromako arkitekturan. Pinturicchioren eta Sodomaren eragina nabaria du bere margolanetan, eta Bramanterena arkitekturan.