Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peshawar

Pakistango ipar-mendebaleko hiria, izen bereko barrutiko (4.002 km2 eta 2.281.752 biztanle) hiriburua. Khyber mendi igarobidetik gertu dago, Pakistan eta Afganistanen arteko mugan, Kabul ibaiaren ertzean. 506.896 biztanle (1.084.347 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea (1950ean egina). Museoa (Gandharako arte bilduma garrantzitsua), sikh-en gotorlekua, monasterio budista, mezkita mongola (1630).  v Historia. Gandhara lurraldeko hiriburua izan zen. Akbar enperadoreak eman zion Peshawar (“mugako hiria”) izena. Sikh sektak konkistatu zuen 1834an, eta britainiarrek okupatu zuten 1848an.