Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perrin, Jean-Baptiste

Frantses fisikaria (Lille, 1870 - New York, 1942). Parisko Zientzietako Fakultateko eta Ecole Normale-ko irakaslea izan zen 1938. urtean Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroamena eta X izpien izaera ere aztertu zituen besteak beste. 1908. urtean Avogrado-ren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez jarraitua dela frogatu zuen halaber. 1919an eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasa ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira : Rayons catodiques et rayons Roentgen (1897), Les atomes (1921) eta Les éléments de la Physique (1930). 1926. urtean Fisikako Nobel saria jaso zuen.