Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perret, Jacques

Frantses idazlea (Trappes, 1901 - Paris, 1992). 1940an, kabua zela, preso hartu zuten eta Alemaniako kontzentrazio esparru batera bidali zuten. Handik bi urtera ihes egin eta Erresistentziarekin bat egin zuen. Le Caporal épinglé (1947, Atxilotutako kabua) lanarekin lortu zuen arrakasta. Lan horretan Perretek umore handiz kontatzen ditu urte horietako gorabeherak; 1962an Jean Renoirrek zinemara eraman zuen. Bande à part (1951, Bereizirik) lanean ironiaz kontatzen du gerrillari gisa izan zuen esperientzia. Monarkiazale eta Aljeria frantsesaren aldeko agertu zen. Eleberriak eta kontakizun bildumak idatzi zituen batez ere: La Bête Mahousse (1951, Mahousse basatia), Mutinerie à bord (1953, Matxinada itsasontzian); L'Oiseau rare (1959, Txori berezia); Tirelires (1981, Eltze itsuak); Trafic de chevaux (1989, Zaldi trafikoa).