Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perrot, Jules Joseph

Frantses dantzaria eta koreografoa (Lyon, 1810 - Paramé, 1892). Antzerki talde ibiltariekin hasi zen lanean, eta Vestris dantzariarekin ondu zituen dantzako teknikak. L’Aérien ezizena jarri zioten, hain baitziren ikusgarriak haren jauziak. Europako antzoki ospetsuenetan dantzatu zuen eta San Petersburgoko konpainiak kontratatu zuen 1848. urtean. Bestalde, ballet ugariren koreografiaz arduratu zen.