Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perm

Errusiako hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Kama ibaiaren ertzean. 1.091.000 biztanle (1981; probintziak 160.000 km2 eta 3.027.000 biztanle ditu). Uraletako meatzaritza eta industria hiri nagusia da; metal, kimika, paper eta zur industria. Han aurkitu ziren lehen aldiz orain dela 225.000.000-280.000.000 urte bitarteko geologia aztarnak eta hortik datorkio izena Permiarrari.