Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

permanganato

iz. Kim. Azido permanganikotik eratorriak diren gatzetako bakoitza. Ezagunena potasio permanganatoa da (KMnO4). Gatz hauek ondo urtzen dira uretan eta erraz kristaltzen dira. Perkloratoen antz handia dute. Kolore more bizia dute eta kristalek beltzak dirudite. Oxidatzaile indartsuak dira eta erraz erreduzitzen dira disoluzio azidoetan, gatz manganosoak eratuz; disoluzio neutroetan manganitoak edo manganeso dioxidoa eratu arte erreduzitzen dira, eta disoluzio alkalinoetan manganatoak eratu arte. Potasio permanganatoa desinfektatzaile gisa erabiltzen da, eta redox erreakzioetan erreaktibo oxidatzaile gisa.