Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pennac, Daniel

Frantses idazlea, jatorriz marokoarra (Casablanca, 1944). Literaturaren kritikan eta haur literaturaren alorrean nabarmendu da batez ere. Haurrentzako liburu sail bat idatzi zuen, Kamo pertsonaia protagonista duen saila hain zuzen ere, eta berehalako ospea lortu zuen Ogroen paradisua (1985) eleberriarekin. Eleberri horretako protagonistak Benjamin Malaussène du izena, eta errudun izatea du lanbide. Pennacek Benjamin Malaussène protagonistari eskainitako abenturetan surrealismoa eta ustekabea nagusitzen dira, hasi Hada karabina (1989) eleberritik eta Monsieur Malaussène (1995) izenekora. Arrakasta handia izan du mundu guztian zehar lan horiekin, eta aipagarria du, orobat, Eleberri bat bezala (1992) liburua, besteak beste eztabaida sutsua sortu zuena irakurketak eskolan duen garrantziaren inguruan.