Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Penn, Arthur Hiller

Estatu Batuetako filmegilea (Filadelfia, 1922). 1951n telebistan hasi zen lanean. 1958an egin zuen lehen filma, The Left Handed Gun (Ezker baten pistola), arrakasta handia izan zuena. Ordu ezkero antzerkian eta zineman lan egin izan du. Europako zinemaren eragina izan du; indarkeria da haren filmen ezaugarri nagusia. Filmak: The Miracle Worker (1962, Mirari egilea), Bonnie and Clyde (1966), The Chase (1966, Ehiza), Little Big Man (1970, Gizon txiki handia), Alice’s Restaurant (1969, Aliceren jatetxea). Azken filmetan, berriz ere literaturara jo du Pennek. Ildo horretatik, 1993an The Portrait egin zuen, telebistarako, Gregory Peck eta Lauren Bacall-ekin. Bere azken lana, Inside (1996), Hegoafrikan dago kokatua, eta apartheid-aren gaiaren ingurukoa da.