Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri IIa Katolikoa

Aragoiko erregea (1177 - Muret, 1213). Alfontso II.aren semea. Haren erregealdian finkatu ziren Aragoiko gobernu erakundeak, Aragoiko justiziarena, besteak beste. Navas de Tolosako guduan (1212) parte hartu zuen, Gaztelako Alfontso VIII.arekin eta Nafarroako Antso Azkarrarekin batera. Muret-eko guduan hil zen, Frantziako hego-ekialdeko lurraldeak konkistatu nahian ari zela.