Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pauropodo

izond. Zool. Artropodoen phylum-eko izen bereko klaseko ornogabeez esaten da. Lehorreko animaliak dira, milazangoen antzekoak. Oro har 2 mm baino luzeago ez dira egiten. 9 edo 11 eraztunez osatua dute gorputza, eta 9 hanka pare dituzte. Burua kono itxurakoa dute, antena eta barail pare banaz hornitua. Antenak bi puntakoak dituzte. Azaletik bideratzen dute arnasketa. Ez dute beraz, arnasketa aparaturik, ezta zirkulazio aparaturik ere. Ugaldu ordea, sexu bidez ugaltzen dira. Baso hezeetan ibiltzen dira batez ere. Landareen eta animalien hondakinak jaten dituzte. 500 bat pauropodo mota ezagutzen dira.