Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paulus, Friedrich von

Alemaniar mariskala (Breitenau, Hesse, 1890 - Dresden, 1957). Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean Estatu Nagusi orokorrean Hadler-ren agindupean zegoela, Sobietar Batasunari erasotzeko plan bat prestatzeko agindua eman zioten. Tankez osatutako oste baten buruzagi izan zen (1941ean) eta ondoren VI. gudarosteko buru. Handik gutxira Stalingrad hartzeko agindua eman zioten; hiriaren alde bat konkistatu ondoren, ordea, oste sobietarrek inguraturik, errenditu behar izan zuen (1943ko otsailaren 2an).