Espartako erregea, 444-395 urteetan (380. urtean hila). Pausanias jeneralaren iloba zen. 403. urtean Atikara bidali zuten; han Trasibulori laguntza eman zion Lisandroren aurka. Lazedemoniarrek Beoziatik ateraraztea egotzi ondoren (395ean), Tegeara erbesteratu behar izan zuen.