Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pausanias

Espartako jenerala, Agiden familiakoa (K.a. 470. urtean hila). Persiarrak Platean menderatu zituen Greziako gudarostearen buruzagia izan zen (479an). Zipre eta Bizantzio hartu zituen (477. urtean). Greziarrek Xerxes erregearekin elkar hartuta egotea egotzi zioten Pausaniasi, eta bere aurka matxinatu ziren. Lehen epaiketan aske utzi ondoren, Bizantziora joan zen, eta Atenastik bota zutenean Troadera. Espartara itzuli zenean Atenasko tenpluan babes hartu eta goseak hil zen.