Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patrizio, santua

Irlandako apostolua (Cumberland, Britainia Handia, 390 - Glamorganshire, 461). Itsaslapurrek bahitu zuten hamasei urte zituela, eta Irlandako iparraldera eraman zuten. Sei urte bahiturik egon ondoren Britainiara itzuli zen eta Irlanda ebanjelizatzeko erabakia hartu zuen. Galiara joan zen eta diakono izendatu zuten Auxer-en. San Germango apezpiku izan zen (432an).  v  Jaieguna, martxoaren 17a. Irlandako patroia da, eta egun horretan ospatzen da jai nazionala.