Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patroklo

(Gr. Patrokles). Mit. Troiako gerrako heroia, Menezioren semea eta Akilesen laguna. Akilesek bere armak utzi zizkion Troiako gerran borrokatzeko; Patroklo Troiako harresietaraino iritsi zenean Hektorrek hil zuen eta Akilesen armak kendu zizkion. Laguna mendekatzeko Hektor hil zuen Akilesek; hilobia ere eraiki zion eta hileta ikusgarriak egin.