Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patras

(Gr. Patrai edo Patra). Greziako hego-mendebaleko hiria, Peloponesoren ipar-mendebalean. Akaiako nomoko hiriburua. 141.529 biztanle (1981). Unibertsitatea. Ardoa, mahatsa eta tabakoa esportatzen dira. Petrolio findegiak. Industriagune garrantzitsua (ehungintza, papergintza). Han jaioak dira Georgios Papandreu eta Kostis Palamas.  v Historia. Akaiarrek sortu zuten hiria eta pelasgoek, joniarrek eta akaiarrek okupatu zuten. Peloponesoko gerraren garaian Atenasen aldeko izan zen Patras. Erromatarren Inperioaren garaian eta Erdi Aroan bereziki hiri aurreratua izan zen, Akaiako printzerriko hiriburua izan baitzen. Turkiarrek suntsitu zuten 1821. urtean.