Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasquier, Etienne

Frantses historialaria eta legegizona (Paris, 1529 - Paris, 1615). Recherches de la France, bederatzi liburuk osatutako obra, idazten jardun zuen, 1561. urtean hasi eta hil arte. Frantziako erakundeen jatorria eta erregeen aginpidearen aurrerabidea aztertu zituen obra horretan; orobat ohituren, sinismenen, ideien eta letren bilakaera ere. Lehen frantses historialaritzat hartu da.