Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasqual, Lluís

Katalan antzerki zuzendaria (Reus, 1953). F. Puigserver eszenografo eta zuzendariarekin batera, Lliure antzerki talde iraunkorra sortu zuen, eta obra ugari zuzendu zituen talde harekin. Verdiren Falstaff operaren zuzendaria izan zen 1983an; urte berean María Guerrero Antzerki Zentro Nazionaleko zuzendaria izendatu zuten. 1984an arrakasta handia lortu zuen Europa guztian Valle Inclánen Luces de Bohemia obrarekin. García Lorcaren El público (1986), Shakespeareren Julio Zesar eta opera batzuk ere (L. Berio-ren La vera storia; Rossiniren Il Turco in Italia) zuzendu ditu maisutasun handiz. Espainiako Antzerki Sari Nazionala jaso zuen 1990ean, eta Parisko Théâtre de L’Europe antzerkiko zuzendari izendatu zuten urte berean.