Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasquier, Etienne Denis

Frantses politikaria (Paris, 1767 - Paris, 1862). Estatuko kontseilari eta poliziako buruzagi izan zen Inperioaren garaian. Napoleon I.ak baroi izendatu zuen (1808an). Justizia Ministroa izan zen Richelieu-ren gobernuan (1817-1818 urtean) eta Kanpo Arazoetako ministro Decazes eta Richelieu-ren gobernuan. Frantziako kantziler izendatu zuen Luis-Filipe I.ak. 1848an politika utzi zuen.