Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Passer, Ivan

Zinemagile txekiarra (Praga, 1933). Lehenbizi naziek eta gero komunistek zanpaturiko familia judu aberats batekoa zen, eta gezurrezko agiriz sartu ahal izan zuen Pragako zinema eskola ospetsuan. M. Formanen lankidea izan zen, eta lehen film luzeak, Intimni osvetleni (1965, Argitze intimoa), nazioarteko begiramena ekarri zion. Estatu Batuetara erbesteratu zen; geroztik ez du bere herrian egindako lanaren maila eman.