Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasmore, ;Victor

(Edwin John jaiotza izenez). Ingeles margolaria (Chelsham, Surrey, 1908 - Malta, 1998) Euston Road talde inpresionistako kidea izan zen. Hasieran neoinpresionismoaren jarraitzaile izan zen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren abstrakziora jo zuen eta Britainia Handiko pintura abstraktuaren aitzindarietako bat izan zen. 1951tik aurrera egin zituen lanetan Mondrianen eragina agertzen da. Zura, metalak eta gai plastikoak erabili zituen bere lanetan.