Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pascin, Julius Pinkas

Estatu Batuetako margolaria, jatorriz bulgariarra (Vidin, 1885 - Paris, 1930). Vienan eta Munichen egin zituen ikasketak. Pascinen lanetan nabarmena da Toulousse-Lautrec-en eta Cézanne-ren eragina. Umorezko eta satirazko marrazkiak eta erretratuak egin zituen eta Bibliako eta elezaharretako gaiak landu zituen. Kolore arre, gris eta urdinxkak erabili zituen batez ere. Parisen egon ondoren Lehen Mundu Gerran Estatu Batuetara joan zen eta 1920ean Parisa itzuli zen. 1912-1913 bitartean erakusketa garrantzitsuetan parte hartu zuen Berlinen, Kolonian eta New York-en. Haren lan nagusiak: Salome, Pierre Mac Orlan-en erretratua, Hermine Davide-en erretratua.