Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasdeloup, Jules Étienne

Frantses orkestra zuzendaria (Paris, 1819 - Fontainebleau, 1887). Parisko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak, eta 1851. urtean ikasleen orkestrako zuzendaria egin zen. 1861. urtean Concert Populaires izeneko kontzertualdiak antolatu zituen. Garai hartako frantses musikagile askoren lanak zuzendu zituen, baita Wagner-en lan ugari ere. Hil ondoren berak sortutako kontzertuak Concerts Pasdeloup izenez deitu ziren.