Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Papandreu, Georgios

Greziar politikaria (Patras, 1888 - Atenas, 1968). 1935ean Alderdi Sozial-Demokrata sortu zuen; 1938. urtean Kairora erbesteratu zen Metaxas-en diktaduraren garaian. 1947. urtean eta 1950-1951 bitartean Barne arazoetako ministroa izan zen. 1954. urtean Liberalen Alderdiko buruzagi izan zen eta 1959an Alderdi Liberal-Demokrata sortu zuen. 1961. urtean Erdiko Batasuna sortu zuen; 1963ko hauteskundeetan gehiengoa lortu zuen alderdi honek, eta 1963-1965 urteetan Lehen Ministroa izan zen. 1965. urtean agintea utzi behar izan zuen, Konstantino II.a erregearen garaian. Azkenik, 1967ko apirileko kolpe militarraren ondoren, preso hartu zuten (1967ko apirila-urria).