Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

papantze

iz. Bot. Biolazeoen familiako belar landarea, 10-30 cm luzea (Viola tricolor). Zurtoin erdi-herrestaria edo zuzena izan dezake. Hostoak lantza egiturakoak, zabalak eta horztunak ditu. Lore handia du, bost hostokoa; kolorez hori argia, zurixka, arrosa kolorekoa edo more iluna izan daiteke. Europa guztian, batez ere belardietan, larreetan eta soroetan hazten da.