Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ozanam, Frédéric

Frantses historialaria (Milan, 1813 - Marseilla, 1853). XIX. mendeko giza erreformismo katolikoaren buruzagi izan zen eta Saint Vincent de Paul elkartea sortu zuen, ideia horiek bultzatuta. Sorbonneko unibertsitateko literatura irakaslea izan zen. Haren lan aipagarrienak: Études germaniques, La civilisation au Vème siècle, Discours sur la Société de Saint-Vincent-de-Paul.