Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oz, Amos

Israeldar idazlea (Jerusalem, 1939). Jerusalemeko Unibertsitate Hebrearrean eta Oxforden (Britainia Handian) egin zituen ikasketak. Gero soldadutza egin zuen Israelgo gudarostean eta ofizial gradua lortu zuen. 1957-1973 bitartean langile eta irakasle gisa lan egin zuen kibbutz batean. Hebrear prosa modernoaren maisu gisa, Amos Ozek bere obran Israel eta Palestinako egungo gizartearen gatazkak eta beldurrak aztertu ditu, jendeak bere ideologiagatik jasan behar dituen presioak, muga geografikoak, eta bere herriaren iragan historiko gogorra. Beste lan aipagarri batzuk: Txakalak uhuri egiten duen lekua eta beste ipuin batzuk (1965), Nire senar Mikhael (1968), Ura ukitu, haizea ukitu (1973), Erabateko bakea (1982), Yoel-en emazteak (1985), Hirugarren baldintza (1991). Garrantzi handiko sariak jaso ditu, eta hainabt urtetan izan da Nobel sariko hautagaia.