Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ozaita, Maria Luisa

Bizkaitar musikagilea (Barakaldo, 1939). Tuteran eta Iruñean egin zituen lehen musika ikasketak, Fernando Remacha irakaslearekin. Ondoren Santiagon eta Granadan aritu zen konposizioa ikasten, baita Kopenhagen ere. J.L. Rodrigorekin aritu zen, eta Dimitar Furdnadjiev bulgariar biolontxelistarekin batera aritzen da.