Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oza

Aragoiko ipar-mendebaleko harana eta oihana, Pirinio mendietan (Berari-Hecho, Huesca). Haran ikusgarria da, 2.000 m gorako mendiek inguratua (Bisaurin, 2.650 m, Archet, 2.500 m, eta Zurizako mendiak). Aragoi ibaiaren adar Aragon Subordan-ek igarotzen du harana iparretik hegoaldera. Acherito izeneko mendi aintzira dago Ozako gainean (1.876 m gora). Euskal Herriko mendizaleen gogoko lekua dira Oza, hango harana eta oihana.