Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orsenna, Erik

Frantses idazlea (Paris, 1947). Ekonomia ikasi zuen. Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuko konferentzia maisu izan zen (1975-1981). Aldi batez Lankidetzako ministroaren aholkulari teknikoa izan zen, eta Errepublikako lehendakaritzako kultura aholkularia ondoren (1983-1985). Kezka handia du ingurumeneko arazoei dagokienez, eta Paisaiaren Eskola Nazionaleko lehendakari izendatu zuten 1995ean. Argitaldaria izan da Ramsay argitaletxean (1977-1981), eta Fayard liburutegian ondoren. Idazle gisa, Goncourt saria irabazi zuen 1988an. Idatzi dituen eleberrien artean aipagarriak dira: Une comédie française (1980, Frantses komedia bat); Grand amour (1993, Maitasun handia); Longtemps (1998, Denbora luzea).