Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orry, Jean

(Vignoryko jauna eta Vinarozeko kondea). Espainiaren zerbitzuan izan zen  frantses politikaria (Paris, 1652 - Paris, 1719). Finantza kontuetan aditua zen. 1702an Luis XIV.ak Espainiara bidali zuen Filipe V.aren aholkulari izan zedin. 1713tik 1715 arte Lehen Ministro gisa jardun zuen Ursins printzesaren babesari esker eta Espainiako administrazioa eraberritu zuen frantses ereduari jarraituz: administrazioa zentralizatu zuen, lehentasuna eman zion Gaztelako Kontseiluari, foruak kendu zituen Aragoiko gortean, katastroa ezarri zuen Katalunian. Herriak gaitzetsi egin zuen; kargua utzi behar izan zuen Alberoniren eta Elisabet Farneseren eraginez eta Frantziara itzuli zen.