Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orléans

Frantziako erdialde-iparraldeko hiria, Loiret departamenduko hiriburua, Loire ibaiaren eskuineko ertzean. 81.615 biztanle (1982). Merkataritzagunea (ozpina, laboreak, ardo apartsuak) eta industriagunea (kautxua, zeramika, tabakoa). Aipagarriak dira udaletxea (Errenazimentukoa) eta katedrala (gotikoa), besteak beste.  v  Historia. Galiako lurraldea izan zen antzina, karnutoen mendekoa, K.a. 52. urtean Zesarrek konkistatu eta suntsitu zuen arte. Aureliano enperadoreak berriro eraiki zuen. Ehun Urteko Gerran ingelesen erasoaren kontrako erresistentziagune nagusia izan zen, eta haien mende geratu ondoren Joana Arc-ekoak askatu zuen berriro. 1561ean higanoteek hartu zuten baina geroago katolikoek setiatu zuten, Guise-ko kondea buru zutela.