Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ormaetxea Martitegi, Ignacio

(«Aritzondo», «Fr. Peregrino», «Gisasola» deitua). Bizkaitar elizgizona eta idazlea (Gernika, 1909). Gernika, Arantzazu eta Mückengladbach-en egin zituen goi-ikasketak. Frantziskotarra. Euskaltzain urgazlea. Arantzazu eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko buletinean idatzi ditu lan aipagarrienak. Gazteleraz idatzirikoen artean nabarmentzekoak dira Francisco de Beraskola (Sangre vizcaína en los pantanos de la Florida), Pascual de Vitoria (A la sombra del Gengiskhan) eta Teresalina de Zubiriren (Una victima perfecta) biografiak eta euskarari buruzko Euskera obra. Lagunarteko meza eta Abestu Errosarioa erlijio obrak argitaratu ditu euskaraz.