Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orlando

Estatu Batuetako Florida estatuko hiria. 128.000 biztanle (762.000 hiringuruan). Handik hurbil (96 km-ra) eraiki zuten 1950 inguruan Cañaveral lurmuturreko espazio ontzien basea; 1971. urtean Disney World jolas parkea egin zuten hiritik 24 km-ra. Bi gertakari horiek hiriaren garapena ekarri zuten. Espazio ontzietarako elementuak, elektronika, turismoa. Fruitu arbolak (fruitu garratzak).